Dakizuenez seigarren mailako neska-mutilek Portaventurara egiten dute azkenengo Samielako txangoa.
Datorren asteartean, ekainak 5 arratsaldeko 4:15etan egingo dugun batzarrean emango zaizuei gai honi buruzko,informazioa, arauak, prezioak....
Ekainaren 18an bigarren mailako umeak Lurraskara joango dira.
Ajangizen dagoen Ingurugiro hezkuntzarako zentro honetan pasatuko dituzte bi egun eta guzti honen berri jasotzeko gurasoek bilera izango dute Ekainaren 6an arratsaldeko 4:15etan.
Dakizuenez joan zen ostegunean Beheko Plazan bertso saioa ospatu zen. Bertara hurbiltzerik izan ez zenutenok hemen duzue gure neska mutilek botatako bertsoak entzuteko beta.
Seigarren mailakoak denak beltzez jantzita agertu ziren, izan ere egokitutako gaiak hala eskatzen zuen: Munduaren bukaera.
Doiunua: Hamalau heriotzena
Irene, Keyla eta Julenek eman zien hasiera....
Ondoren Leire Eider eta Jonek jarraitu zuten...
Jokin, Elena, Naiara eta Ekaitz ez ziren atzean geratu....
Azkenik Iratik, Maiderrek eta Yonek emam zieten bukaera 6. mailako bertso sorta sakon honi.
Bostgarren mailakoek berriz, zeharo bestelako gaia aukeratu zuten; horregatik kamiseta urdin eta praka motzez atondurik Olinpiar jokoei buruz aritu ziren.
Doinua Ama begira zazu
Shua Ane eta Julenek ekin zioten...
Jarraian Ugaitz Sara eta Ainarak azalpen gehiago eman zuten
Ariane, Yani eta Michael izan ziren ondorengoak
Eta Beñatek eta Jonek bukatu zuten saioa
Zorionak ikasleei hain bertso dotoreengatik eta mila esker Esther eta Iñaki Gurrutxagari gure ikastetxean lan bikaina egin eta bertsozaletasuna suspertzeagatik
Mutrikuko kiroldegitik gaztetxoentzat udarako antolatu dituzten ekintzen berri ematen duen oharra helarazi digute.
Interesaturik bazaude klikatu hemen
Datorren ostegunean, maiatzak 24, 5 eta 6. mailako neska-mutilek, ahozkotasuna bultzatzeko programaren barruan, bertso saio bikaina eskeiniko digute Beheko Plazan arratsaldeko 6:00etan.
Bertan euskal eta bertsozale guztiok gure ikasleek sortutako bertsoez ezezik ikasturtean zehar landutako hainbat doinuz gozatzeko aukera paregabea izango dugu.
Bigarren mailakoak igeriketa ikastaroa amaitzear daude eta ondoren lehenengo mailakoek, maiatzaren 23an, hasiko dute ikastaroa.
Egutegia ordutegia eta beste hemen aurkituko dituzue
Asteburu honetarako (maiatzak 19) kirol eskolako Funky eta Hip Hop jardunaldiak antolatuak zeuden, benjaminentzako 10:00etan eta alebinentzako 11:30etan.
Ordutegia aldatu egin dute, horren ondorioz bai benjaminek, bai alebinek, 11:30etan izango dituzte Funky eta Hip Hop ikastaroak kiroldegian.
Kirol eskolatik udako ekintzen berri ematen duen liburuxka ekarri digute. Bertan izen emate orria, epea, prezioa.. agertzen dira
|