Hurrengo martxoaren 10ean Gipuzkoako eskualde desberdinetan Eskolarteko Mendi Lehiaketaren barruan antolatuko diren Ibilaldi Neurtuen informazioa eskuratzen dizuegu.
Ibilaldian parte hartu ahal izango dute Gipuzkoako ikastetxeetako ikasle guztiek, Eskolarteko Mendi Lehiaketan izen-emanda egon edo ez.
Eskualde mailan egokitu zaigun ibilaldia Eibarkoa da.
Hona hemen argibide gehiago.
Kaixo Txantxangorrixak!
Larunbat honetan, martxoaren 2an, inauterien etorrera ospatuko dugu ekintza baten bitartez:
- Haur Hezkuntza: Iratxo Ludotekan, 11:00etatik 13:00etara.
- Lehen Hezkuntza: Zabiel Kultur Etxean, 11:00etatik 13:00etara.
Animatu eta etorri!
Ez ahaztu mozorratuta etortzea!
Txantxangorri Aisialdi Taldea.
Bihar ostirala, martxoak 1, arratsaldeko 3:30ak aldera, karnabal jaialdia ospatuko dugu ikastetxe aurrean.
Gonbidatuta zaudete!!
Bestalde gogora ezazue datorren asteko astelehen eta asteartean ez dela klaserik izango 2 eta 12 urte bitarteko mailatan. 0-1 urte bitartekoentzat haurtzaindegia zabalik egongo da. Gainontzekoek, 5 urtera arte, zerbitzu hau erabili nahi badute aldez aurretik esatea komeni da.
ONDO PASA !!!
Aste honetan bai benjaminak( 3 eta 4. maila) bai alebinak( 5 eta 6. maila) futbolarekin hasiko dira
Asteburuko taldeetan aldaketak egin ditugu talde batzuk txikiak direlako.
Alebin nesken taldean ez da aldaketarik egongo, beste guztietan bai.
Gurasoen egutegia ez da aldatzen, berdin jarraituko du.
Mesedez ondo begiratu zuen seme alaba zein taldetan dagoen:
Hemen aurkituko duzue informazio gehiago.
Oharra: Orain arte larunbatetako jardunaldietara etorri ez dena, futboleko jardunaldietara ezingo da etorri.
Urtero bezela, Candanchura eskiatzera joateko irteera antolatu dugu. Eguraldi ona egiten badu otsailaren 22an joango gara. Informazio gehiago.
![]()
Hurrengo martxoaren 10ean Eskola Kirola programaren barruan antolatu den gure zonaldeko Ibilaldi neurtuaren informazioa bidaltzen dizuegu.
Ibilaldian parte hartu ahal izango dute Gipuzkoako ikastetxeetako ikasle guztiek, Eskolarteko Mendi Lehiaketan izen-emanda egon edo ez.
Aurtengo Ibilaldi neurtua Eibarren izango da Eibar K.E. antolatuta.
|