[07/09/2012] Jangela

Datorren astelehenean, hilak 17, jangela zerbitzua martxan jarriko da. Izen emate orria eta informazio gehiago hemen aurkituko duzue.

 

 

 


[31/08/2012] Bueltatu gara

Hemen gaude berriro indarberrituta eta lanari  gogoz ekiteko asmo sendoarekin.

Has gaitezen ba materiala prestatzen!

Horretarako hemen dituzue liburuak erosteko baliagarri izango zaizkizuen zenbait ohar.

 

 

 


[25/06/2012] Ikasturte berrirako

Ikasturtea bukatutzat eman dezakegu. Iadanik datorrena prestatzen hasi gara eta ezer ez ahazteko hona hemen ohartxo batzuk.

 

 

 


[25/06/2012] Haurtzaindegitik oharrak

Datorren ikasturteari begira haurtzaindegitik honako ohar hauek luzatu dituzte.

0 urteko gelara doazenentzat, hau da, 2012 jaiotako haurrentzat. 

Urtebeteko gelara doazenentzat, hau da, 2011 jaiotako haurrentzat.

Bi urteko gelara doazenentzat, hau da, 2010 jaiotako haurrentzat.

 


[19/06/2012] Senda Viva

Senda Vivara doazenak begiratu hemen gehiago jakiteko

 

 

 


[19/06/2012]

 

  • Guraso elkarteak antolatutako Gamarrarako irteera ekainaren 23ean, larunbata, izango da.
  • Irteera goizeko 09:30etan, goiko paradatik. Itzulera: 18:15ak aldera handik.
  • Apuntatzeko epea zabalik dago.
  • Haurrak ezin dira bakarrik joan.
  • Prezioa: 8 euro helduak eta 4 euro haurrak 

[19/06/2012]

Txantxangorri aisialdi taldeak udako ekintzen berri emateko batzarra antolatu du. Hona hemen beraiek ekarri diguten horma-irudiahorma-irudia 

 

 

 


[15/06/2012]

Ohar honen bidez 3. mailako umeen gurasoek jakingo duzue noten bila noiz etorri. Txangoen berri ere izango duzue.

 

 

 

 


[14/06/2012] Eskola kirola

Eskola kirolak datorren ikasturterako programa berria aurkeztu du. Izena emateko orria ere ekarri digute.

 

 


[14/06/2012] Saloutik berriak

Dakizuenez gure abentura zaleak atzo Portaventuran ibili ziren. Gaur dotore-dotore prestatu dira eta Pinedako Aquaparkera joan dira. Han, era guztietako igerilekuak probatu dituzte. Txirristan irristatu eta izurdeen jauzi eta txiribueltak ikusten egon dira.

 

 

 

 

 


atras 1 | 2 | 3 ... 31 | 32 | 33 | 34 | 35 | 36 | 37 adelante
 
© San Miguel Ikastetxea
Erabilpen baldintzak